Lorein - Bideoklipa Berria

Briganthya-k bere bideoclipa berria, "Destino nuevos aires" disko berriko, Lorein, aurkezten du

 
 
scroll back to top

Maialen Oviedon (Asturias) grabatzen du.

Maialenek Oviedora (Asturias) bidaia egiten du, David Fernandez eta Matthieu Haramboure-rekin batera, “Destino Nuevos Aires” disko berriaren ahots grabaketa egiteko. Produkzio musikala David Feito,”El Sueño de Morfeo”ko pop talde ezagunaren, ezkuz egingo da. Abestia “Dueña de mis sueños” titulua izando du eta David Feitok Briganthyarako eginiko lana da.

scroll back to top

Maialen Estudioan sartzen da

Maialen estudioan sartu da, Briganthyaren lan diskografiko berria izando den  “ Destino nuevos aires “-en ahots grabazioarekin hasteko.

Albun berri hau, Etxepare estudioan, Paxkal Etxepare soinu injenieru eta Matthieu Haramboure musika produkzioaren eskutik.

scroll back to top

Maialen Errotabehere, Briganthyako ahots berria

Bi hilabeteko egonaldiaren eta egindako kastinen ondoren, Maialen Errotabehere, Euskal-frantseza izan da Briganthya proiektu berrirako aukeratua. Bere ahots leunak, zeharo liluratu gintuen. Folk-arekin duen interpretazio eta ulermenari esker, Briganthyaren musika enerjikoa eta Maialenen ahots maisua oso modu onean lotzea lortzen du.



Maialenek 28 urte bakarrik dituelarik oso musika ibilbide profesionala du. Bere karisma eta eszenatokietan duen plantagatik, hainbat proiektu musikaletan egotea lortu du, Euskal-Herriko eszenatoki garrantzitsuenetatik pasatuz bai Baionako Teatro Nagusian, Biarritzeko Teatro (Gare du Midi), Donostiako Kursaalen edo eta  Bilboko Euskalduna Jauregian. Esan beharra dago, bere ahots lirainak, Britainia, Bartzelona, Paris, Quebec,Argentina edo Hungriako eszenatoki eta ikus-entzuleak liluratu dituela.

Oso artista ezagunekin, bai nazional eta bai internazionalekin partekatu ditu eszenatokiak. Benito Lertxundi, Ruper Ordorika, Anje Duhalde, Oreka TX, Michael  Jones(Oladarra), Gilles Servat edo Moriarty besteak beste.



Bere ahots goxoarekin oso ondo moldatu da musika estilo desberdinetan, bai Folk, Gospel, Jazz edo eta Blues-arekin.

Hainbat lan diskografiko egin ditu bere karrera musikalean “ Nere Mundua “       ( Anje Duhalde, Mixel Ducan eta Oladarraren kolaborazioarekin) eta “Askatasunaren Ibaia” ( folk amerikaneko Juliet Lambert abeslaria eta Blues-ko Nico Wayne Toussaint armonika jolea frantsez ikaragarriarekin), biak Agorila disketxearen zigiluarekin.

2011 an Maialen eta Briganthyaren bideak elkartzea nahi izan du bizitzak, Maialenen ahots sentimentala eta Briganthyaren hain musika pertsonala primeran moldatuz.



Hau da abentura berri baten hasiera….

scroll back to top

Ane eta Laurak, taldea uzten dute.

Luzea da beraien ibilbidea Briganthyan, 2000. urtean sortu zenetik.

Ihada, 12 urte dira Briganthya taldea garatzeko partekatu duten musika eta esperientzia. 

scroll back to top

Diska berria

        "Samhain"

 
 

Bideoklipa Berria

      "The Patilla´s Home"

 

 
 
 
 
 
 
 
 

Twitter

Desarrollado por Tempografix

© 2017- 2012 | Briganthya